Eskulangileen denda
Durango.
Bihar irekiko ditu ateak Durangoko Euskal Dendak; Juan Unzueta saskigilea omenduko dute

Ibai Maruri.
Bilbo
Durangoko udal merkatua Euskal Herriko eskulangintzaren erakusleiho garrantzitsuena bihurtuko da beste behin ere. Euskal Liburu eta Disko Azokaren babespean, XIV. Euskal Dendak ez du hutsik egingo urteroko enkontrura. Euskal Herri osotik iritsitako eskulangileen topalekua izango da, bihar hasi eta datorren asteartea bitarte. Beraien produkturik onenak erakustera eta saltzera etorriko dira 65 eskulangile, iaz baino bederatzi gehiago. Saltokia izango dutenak dira horiek, baina beste batzuk tailerrak gidatzera etorriko dira.
ver noticia
No hay comentarios:
Publicar un comentario